Udal Elkarteak ez ditu dagoeneko poltsak doan banatzen, bosgarren edukiontzira hondakin organikoak botatzeko, kostu ekonomiko handia zekarkiolako.
Herritar batzuk poltsa horiek gabe moldatzen dira hondakin organikoak edukiontzira eramateko; baina beste batzuek nahiago dute poltsak erabiltzen segitzea eta, beraz, beren kabuz erosi behar dituzte.
Poltsa bereziak dira eta orain arte ez ziren herrian saltzen; baina, aurrerantzean, bi toki hauetan erosi ahal izango dira:
- Lore burdindegia
- Dorronsoro supermerkatua