ARRASATEKO 22. ESKU-SOINU JAIALDIA.
Abenduak 5 larunbatean, Danbolin Musika eskolako ikaslea den Ane Carrerak, Arrasateko 22. Esku-soinu jaialdian parte hartu zuen.
Hastapenean jo zuen esku-soinua eta baita herri desberdinetako beste 23 ikasleek ere. Anek “El columpio” abestia jo zuen, eta zilarrezko domina lortu zuen puntuaziorik altuenarekin.
GABONETAKO KONTZERTUAK.
Danbolin Musika eskolako ikasleek, Gabonetako hiru kontzertu eskeiniko dituzte.
Abenduak 21 astelehena, 17:30etan, Kultur etxean.
Bertan tailerreko ikasle txikiek abestuko dute, instrumentuko ikasle batzuen laguntzarekin.
Abenduak 21 astelehena, 18:30etan, Kultur etxean.
Bertan instrumentuko ikasle txikienek parte hartuko dute. Horien artean biolina, klarinetea, saxoa, pianoa, txistua, trikitixa, esku-soinua, panderoa, gitarra eta abar entzuteko aukera izango dugu.
Abenduak 22 asteartea, 20:00etan, Elizan.
Bertan korua eta instrumentuko taldeek parte hartuko dute. Horien artean txistu taldea, esku-soinu taldea, biolin taldea, trikitixa taldea, banda, pianoko bikoteak eta kantuko ikasle helduak. Bukaeran denak batera, “Hator, hator” abestuko dute.