Danbolinek antolatutako Musika Asteak arrakasta handia izan du

Pasaden astean apirilak 14 Orioko Danbolin Musika Eskolak musika astea antolatu zuen. Elena Errasti eskolako zuzendariaren iritziz, ?ikasleek parte hartu duten kontzertuak, maila altukoak izan dira. Kontzertu hauetan, instrumentu guztien errepresentazioa egin da, eta bakoitzak estilo eta mota guztietako obrak interpretatu ditu. Esan beharra dago, ikasle helduenek beren maila oso ona erakutsi dutela, baina baita txikienek ere.?

Apirilak 18an, Musika Eskolako ikasle eta irakasleak Deban izan ziren bertako musika eskolakoekin elkartrukea antolatua baitzuten. Deban izandako elkartruke kontzertua oso positibotzat jo du Elena Errastik: ?Oriotik haize taldea, esku-soinu talde haundia, piano joleak, kantu bikotea sokarekin eta txistu taldeak parte hartu zuten, beraien lana txukun eta dotorea eginez.?

Bestalde, ikasle guztiek kontzertuko obra ondo jo ahal izateko, egin behar izan duten esfortzua kontuan hartu beharra dagoela azpimarratu du Orioko musika eskolako zuzendariak. Eta baita, irakasle guztiek kontzertuen maila altua izateko egin behar izan duten entsaio extra eta lana ere bai.

Errastik zera azpimarratu du: ?Kultur etxean eduki dugun laguntza paregabea izan da, ez zaigu ezer falta izan; laguntzaileak guztia jarri digu gure modura?.

Musika Aste honen emaitza onak ikusirik lanean gogor segitzeko animoz beteta daude eta aurrerantzean ere era berean jarraitzeko asmoa azaldu dute antolatzaileek.