Dantza ekitaldia

Otsailak 11 larunbatean, 18:00etan, Orioko Karela kiroldegian, Danbolin Musika Eskolako dantzako ikasleek ekitaldia eskeiniko dute.

Bertan 180 dantzako ikasleek parte hartuko dute, 4 urtetik 13 urte bitartekoek, irakaslea Ander Errasti delarik.
Musika Eskolako instrumentuko ikasleek ere (perkusioa, txistua, esku-soinua trikitixa eta panderoa) parte hartuko dute dantzatua izango dena joaz.
Ondorengoak dantzatuko dituzte: Txulalai, Zapatain, Esku-dantza, Agintaria, Agurra, Bolant dantza, Alpargata, Belauntxingo Peio Joxepe, San Sebastian martxa, Banakoa, Barrikada eta musika desberdinen hiru koreografia.