Ostiral gauean, uztailak 29, disko festa izango da gazteentzat Kamel Ziani kafetegian. Jazzberri tipoko musika izango da, publiko gazteari zuzendua.
Saioa Udaleko Euskara batzordeak bultzatutako ?Ostiralean Jai? programaren barruan antolatu da, Orioko udako programazioaren barruan, eta sarrera doan izango da. Hau izango da aurtengo laugarren saioa.
‘Ostiralean Jai? programaren bitartez, musika antolatzen da ostiral gauetan, udan ostiralero, Orioko hainbat tabernatan. Helburua giro goxoa sortzea da herriko tabernetan, musikaren eta euskararen inguruan.
Lau taberna hauek parte hartzen dute aurtengo ?Ostiralean Jai? programan: Kamel Ziani, Kalakari, Unar eta Salatxok.