Donostiako su artifizialak itsasoz ikusteko irteerak antolatu ditu Orioko Udalak

Lau egunetan izango da aukera Donostiako suak ikusteko: abuztuaren 14, 15, 16 eta 17an, asteartetik ostiralera. Itsasontzia 21:15ean aterako da Orioko kirol portutik, Donostiara abiatzeko.

Joan-etorriak hiru ordu inguruko iraupena izango du.

Prezioak

  • Helduek: 30 euro
  • 12 urtetik beherakoak: 20 euro

Erreserbak aldez aurretik egin behar dira, Orioko Turismo Bulegoan (943 835 565).

18 urtetik beherako gazteek guraso edo begirale batekin etorri behar dute.

Oharra

Eguraldi txarra aurreikusten bada, bertan behera geratuko da irteera. Aldez aurretik jakinaraziko da.