Bilera azaroaren 20an izango da, 19:30ean, udaletxeko bilera aretoan, eta gaia hau izango da: Orioko nekazaritza alorreko eragileen beharrak jasotzea, 2009ko udal aurrekontuaren barruan txertatu ahal izateko.
Urtean zehar Udalean eztabaidatzen den gai garrantzitsuenetako bat AURREKONTUAK direnez, herritarrei beren prestaketa lanean parte har dezaten dei egin zien Udaleko Ekintza Ekonomiko eta Enplegu batzordeak joan den hilean.
Urriaren 16an egin zuen batzordeak lehenengo bilera. Bertan, Udalaren aurrekontuaren azalpen orokorra egin zen eta nekazal arloan dauden kezkak eta arazoak komentatu eta jaso ziren.
Udalaren eta herritarren artean aurrekontuaren zirriborroa prestatzeko eta nekazal arloko benetako beharrak eta ekintzak nola bidera daitezkeen ikusteko, bigarren bilerarako deialdia egin du batzordeak.
Orioko Ekintza Ekonomikoak eta Enplegu batzordeak deitu duen bilera hori azaroaren 20an izango da, ostegunarekin, udaletxeko bilera aretoan, arratsaldeko 19:30ean. Alor horretan lanean ari diren guztiak gonbidatuta daude parte hartzera.