Martxoaren 16an betetzen da urtebete Amaia Azkue oriotarra hil zutela.
Hori dela-eta, egun horretan, haren familiarrek eta lagunek elkarretaratzea deitu dute, Amaiaren hilketa gogora ekartzeko eta herritarrei aukera emateko beren babesa ager dezaten.
Elkarretaratzea 20:30ean izango da Herriko Plazan.
Antolatzaileek parte hartzeko gonbita egin diete herritar guztiei.