Teatro Paraiso Ikertzek erakusketa eta tailerra antolatu ditu haur eta familientzat honako izenburupean: ‘Haurren artea eta kulturarako eskubideen alde’. Bai erakusketa eta bai tailerra Mauka paper dendak egingo dira.
Erakusketa azaroaren 27an zabalduko da, ostiralarekin, 19:00etan. Larunbatean zabalik izango da 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Eta astelehenean, 9:30etik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara.
Tailerra, berriz, larunbat goizean izango da, 11:30etik 13:00etara. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Mauka paper dendara.