San Pedro jaien programaren barruan, datorren ekainaren 30ean, larunbatarekin, erromeria egingo da kalez kale, 12:00etan hasita. Segidan, herri bazkaria izango da plazan parte hartu nahi duten guztientzat.
Erromeria eguerdian hasiko da eta herriko kaleetan barrena ibiliko da. Parte-hartzaileek aldian behin geldialdiak egingo dituzte eta dantza egingo dute jende aurrean.
Kalez kaleko dantzaldia amaitu ondoren, erromerian parte hartu duten dantzari eta musikariek herri bazkaria egingo dute plazan. Erromeriako partaideez gain, beste edozein herritarrek ere aukera du bazkarian parte hartzeko eta, horretarako, txartela erosi behar du aldez aurretik kultur etxean.
Bazkaritako menua hau izango da: atuna parrillan erreta, kostilla parrillan erreta, entsalada, sorbetea eta sagardoa. Txartelaren prezioa 12 eurokoa da eta kultur etxean erosi behar da, goizez.