Zarautz Rugby Taldeak hainbat ekitaldi prestatu ditu astebururako Orion, errugbia herrian sustatzeko asmoz.
Errugbi partida larunbatean
Enrike Benitez Orioko errugbi jokalariaren ametsa bete nahirik, errugbiko partida bat prestatu dute larunbat arratsaldeko 16:00etan Orioko Mendibeltz futbol zelaian. Futbol zelaia izaki eta errugbiko partida ofizialak jokatzeko neurri homologatuak ez dituenez, partida Zarautz Rugby Taldeko beteranoen eta Arrasate Rugby Taldeko beteranoen artekoa izango da.
Aukera bikaina herrian ohiko ez den beste kirol bat ikusteko Orion.
Hitzaldia ostiralean
Errugbiaren arau eta lege oinarrizkoak ikasteko hitzaldia izango da ostiral arratsaldean ikastolako areto berrian.
Mendibeltzen jokatuko den errugbi partidaren aitzakia aprobetxatuz, Zarautz Rubgy Taldeak hitzaldia antolatu du ostiral arratsalderako Ikastolako aretoan. Hitzaldiaren helburua hau da: errugbiko partida bat ikustean, jokoaren jarraipena errazago ulertzea.
Arratsaldeko 19:00etan hasiko den hitzaldia oso oinarrizkoa izango da. Hitzaldiaren amaieran, Zarautz Rugby Taldeak “hirugarren denbora praktiko” bat egingo da Ikastolan, freskagarri, garagardo eta jateko zerbaitekin.
Errugbia ezagutu nahi duten oriotar guztiek zabalik dituzte ateak bai hitzaldirako eta bai partidarako.