Ostegunean, maiatzak 9, etxean konposta nola egiten den azalduko du kultur etxean Anjel Arana Urbaserko teknikariak.
Hitzaldia 19:00etan hasiko da eta irekia da gaiarekin interesa duten guztientzat.
Udalak bultzatutako ekimen bat da eta herritarrek konpostajearen inguruan dauzkaten zalantzak-eta argitzea da saioaren helburua.
Etxean konposta egiten hasi nahi dutenei zuzenduta dago, bereziki; edota, dagoeneko hasita egon arren, zalantzak argitu nahi dituztenei.