Larunbat honetan dantza ekitaldia Karelan Danbolineko ikasleen eskutik

Ekainaren 12an larunbata, 18:00etan, Orioko Karela kiroldegian, Danbolin Musika Eskolako dantzako ikasleek ekitaldia eskainiko dute.

Bertan 185 dantzako ikasleek parte hartuko dute, 4 urtetik 13 urte bitartekoek hain zuzen ere, irakaslea Ander Errasti delarik.

Musika Eskolako instrumentuko ikasleek ere parte hartuko dute bertan: biolin taldea, esku-soinu taldea, txistu taldea, trikitilariak, pianistak eta banda.

Ondorengoak dantzatuko dituzte; Sarrera, Axun Kla Kla, Saint Petite, Esku dantza, Agintaria, Agurra, Zazpi Jauzi, Axuri Beltza, Arin-Arina, Polka, San Juan, Plazara, Banako, Orioko Martxa, koreografiak eta bukaera.

Guztiak gonbidatzen zaituztegu bertara hurbil zaitezten!!!