Euskaltegiak ireki du matrikulazio epea

Irailaren 26ra arte dago zabalik epea, euskara ikastaroetarako izena emateko

Ikastaroak, aurreko urtetan bezala, Urola Kostako AEK-k emango ditu.

Maila guztietako ikastaroak eskaintzen dira: hasiera mailakoak, euskalduntzekoak, alfabetatzekoak, EGAkoak…

Klaseak astean hiru egunetan izango dira eta egun bakoitzean, bi ordu.

Izen-ematea

Informazio gehiago nahi duenak Udaleko Euskara Zerbitzura jo dezake (943 83 03 46), eta izena emateko ere bertara jo behar da.

Diru laguntzak

Aurreko ikasturtean euskara ikastaroren bat egin zuten oriotarrek irailaren 26a arteko epea dute diru laguntza eskatzeko.

Diru laguntza eskatzeko, Udaleko Euskara Zerbitzura jo behar dute eta han emango zaien instantzia bete (web orri honetan ere, euskara atalean, eskura daiteke instantzia eredu hori). Laguntza jasotzeko, Orion erroldatua izan behar da eta frogatu behar da ikastaro orduen %80 gutxienez hartu dela.