Urola Kostako enpresen gida birtuala

Urola Kostako Udal Elkarteak eskualdeko enpresen gida birtuala jarri du sarean, edozeinek kontsultatzeko.

Eskualdean zein enpresa dauden eta bakoitzak zer lan arlo duen jakin nahi duenak errazago dauka orain, gida birtual honi esker.

Bertan azaltzen dira enpresa guztien datu eguneratu eta osoak, kokapena eta harremanetan jartzeko bideak eta, guztia osatzeko, bilatzaile bat ere badago, aukera ematen duena bilaketak egiteko udalerrika, sektoreka edota industrialdeka.

Enpresen gida birtuala honako helbideak kontsulta daiteke:

http://www.urolakosta.org/Urolakostakoenpresak.html