Euskararen Aholku Batzordearen bilera izango da azaroaren 5ean, asteazkenarekin

Udaleko Euskara batzordeko kideek eta euskalgintzan dabiltzan herriko eragileek osatzen duten Euskararen Aholku batzordeak bilera egingo du.

Bilera azaroaren 5ean izango da, 19:30ean, udaletxeko teilatu azpiko gelan.

Aztertuko diren gaiak honako hauek izango dira:

  1. Aurreko bilkurako akta onartzea.
  2. Azken bileratik hona Euskara batzordeak egindako lanaren berri ematea.
  3. Gaur egungo egoerari buruzko gogoeta eta datorren urteko aurrekontuari begira proposamenak jasotzea.
  4. Norberak lekarkeena.