Kablea lapurtu dute ostera

Bart gauean beste kable-lapurreta izan da Orion. Oraingo honetan Anibarko Portutik Ortzaikara arteko bidean lapurtu dute kable elektrikoa eta, ondorioz, inguru hori argirik gabe dago orain. 600 metro kable lapurtu dute.

Kable berria jartzeko lanak 7.000 euro inguruko kostua izango du. Zerbitzu teknikoek uste dute astebete inguru beharko dela kable berria jartzeko lanak bukatzeko.

Kontuan hartuta ez dela aurreneko aldia horrelako lapurreta gertatzen dela, Udala aztertzen ari da kontrol-sistemaren bat ezartzea kable berrietan, lapurretak eragozteko.