Gaur jarriko da martxan Orioko txu-txu trenaren udako zerbitzua

Atzo probako ibilaldi batzuk egin ondoren, gaur hasiko da martxan Orioko txu-txu trenaren zerbitzua, hondartza eta herrigunea lotzeko. Irailaren 11ra arte emango du zerbitzua.

Iazko ibilbide bera egingo du trenak eta, hondartzatik bueltan, Arrantzale kalean egingo du geldialdia, ikastola parean. Segurtasuna bermatzeko, ez da Anibarko Portutik pasatuko.

Zerbitzua ordu erdiro

Egunero emango du zerbitzua trenak, astelehenetik igandera, 11:30etik 14:00etara eta 15:30etik 20:00etara. Ordu erdiro aterako da ikastola paretik, Arrantzale kalean, eta geldialdi bakarra egingo du hondartzako biribilgunera iritsi arte, Bikamiotan. Itzuleran ere toki berberean geldituko da.

Goizeko azken itzulia egiteko, 13:45 aldera aterako da hondartzatik; eta arratsaldeko azken itzulia egiteko, berriz, 19:45 inguruan. Ordutegi horiek gutxi gorabeherakoak dira, jende-etorri handiko momentutan aldaketak izan daitezke-eta.

Prezioak

Prezioak hauek izango dira:

  • Joan-etorriko txartela…..1,50 euro
  • 10 joan-etorriko bonua…. 6 euro

Txartelak Txu-txu trenaren gidariari erosi behar zaizkio.