Bihar, larunbata, Eider Goibururen eskutik sexualitateari buruzko hitzaldia eskainiko da.
Ametsa Gaztelekuan izango da eta 12-14 urte bitarteko neska-mutilei zuzendua egongo da.
Besteak beste, hauek izango dira hitzaldi honen helburuak:
- Sexualitate gaiaren inguruan hitz egiteko giroa sortzea.
- Gaiaren inguruko informazioa ematea.
- Gazteek gai honekiko dituzten jarrerak aztertzea.
- Sexualitate kontzeptua argitu eta zabaltzea.
GAIA: Sexualitateari buruzko hitzaldia.
HIZLARIA: Eider Goiburu.
EGUNA: urriak 25, larunbata.
ORDUA: 17:00etan.
LEKUA: Ametsa Gaztelekua.