Gipuzkoan ahultasun egoeran dauden enpresa txiki eta ertainetan ekintza planak ezartzeko eta gauzatzeko diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2014rako deialdia argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean urriaren 6an.
Foru Aldundiak legealdiaren hasieratik hartu du bere gain Gipuzkoako herritarrekin, erakundeekin eta eragileekin oro har lan egiteko eta harremanetan jartzeko bideak indartzea eta aurtengo deialdi honetan 2.500.000 euroko gastua baimendu du.
Ekintza planak hauetan laburbiltzen dira (deialdiko azken hiru orrialdeak):
1.1. HELBURUA: Finantza egitura berregitea
1.2. HELBURUA: Errentagarritasuna garatzea.
2.1. HELBURUA: Marko estrategikoa definitzea.
2.2. HELBURUA: Antolaketa egitura definitzea.
2.3. HELBURUA: Kudeaketa eredua definitzea eta ezartzea.
3.1. HELBURUA: Produktibitatea handitzea.
3.2. HELBURUA: Fabrikazioaren orduko kostua murriztea.
3.3. HELBURUA: Hornidura kostuak murriztea.
Esteka: https://ssl4.gipuzkoa.net/castell/bog/2014/10/06/c1408713.pdf
Kontuan izan diru-laguntza eskaerak egiteko epea argitaratu zen egunetik 21 egun naturaletakoa dela.