Hondakin organikoak biltzeko zerbitzua martxan

Urola Kostako Udal Elkarteak eta Foru Aldundiak hondakin organikoak gaika biltzeko ekimena jarri zuten abian 2008an Zarautz eta Zumaian, esperientzia pilotu gisa. Ekimen horretan 1.114 etxebizitzek hartu dute parte.

Orain, berriz, hondakin organikoak biltzeko zerbitzua Udal Elkarteko 5 herrietan jarriko dute Udal Elkarteak eta udalek. Zarautzen eta Zumaian lehengo edukiontzi kopurua dago jarrita eta Aian, Getarian eta Orion lehenengoz jarriko dira.

Hona hemen zerbitzuaren inguruko daturik aipagarrienak:

EDUKIONTZI KOPURUA

Guztira 89 edukiontzi jarri dira eskualdean: Aian 2, Getarian 3, Orion 4, Zarautzen 55 eta Zumaian 25.

ZER UTZI ETA NOLA

Landare jatorriko (fruta, barazki, pasta, arroz…) zein animalia jatorriko (haragi, arrain, hezur, arrautzak, gazta…) hondakinak.

Hondakin organikoak (kozinatuak nahiz gordinak) EDUKIONTZI MARROIAN utzi behar dira, poltsa biodegradagarri batean sartuta.

IZENA EMAN ETA PARTE HARTU

Bostgarren edukiontzia erabiltzeko, tailer edo ikastaro labur bat egin behar da.

Orion ekainaren 10ean eta 11n egingo dira ikastaro labur horiek, kultur etxean, arratsaldez. Ordu erdi ingurukoak izango dira; lehendabizikoa 16:30ean hasiko da eta azkena 20:00etan

Ikastaroan parte-hartzaile bakoitzari honakoak emango zaizkio: 5. edukiontzia erabiltzeko argibideak, edukiontzi txikia, poltsa biodegradagarriak eta kaleko edukiontziaren giltza.