Hondakinen tasaren lehen hiruhileko kobrantza maiatzaren 30ean egingo du Udal Elkarteak

urolakosta

Joan den urtarrilaren 1az geroztik, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako etxeko hondakinak biltzeko zerbitzua Urola Kostako Udal Elkartea ari da kudeatzen oso-osorik, baita hondakinen tasa ere. Beraz, 2018an hondakinen tasa Udal Elkarteak kudeatu eta kobratuko du.

Hondakinen tasa

Hondakinak biltzeko zerbitzuaren tasa ordaindu behar dute Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako etxebizitzek, establezimenduek eta industrialdeetako enpresek.

Etxebizitzen tasa eta establezimenduen tasa (merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak) finkoa da eta ordaindu behar da hiru hilero.

Tasa hori arautzen du “Hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskalak” (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 2017-12-18, 239. zk).

2018ko lehen hiruhilekoari dagokion tasa

2018ko lehen hiruhilekoari dagokion etxebizitzen eta establezimenduen tasa ordaintzeko epea hasiko da maiatzaren 30ean. Udaletxean hondakinen tasa helbideratuta zutenei kontutik kobratuko zaie, zuzenean.

Helbideratu gabekoen kasuan, ordainagiria postaz bidaliko da, zergadunek adierazitako helbide fiskalera (ordainagiria jasotzen ez badu, duplikatua eskatu beharko du borondatezko epealdian, bere udaletxean edo Urola Kostako Udal Elkartearen bulegoetan).

Industrialdeetako enpresei aurrerago kobratuko zaie lehen hiru hilekoari dagokion zatia.

Ordainketa nola egin

Ordainketa egin daiteke era honetara:

Helbideratuta: hondakinen zerga helbideratuta zuten herritarrei helbideratze horrekin kobratuko zaie. Helbideratzeko eskaera egiteko edo datuak aldatzeko eskabidea aurkeztu behar da (eredua eskura dago Udal Elkartearen webgunean).

Banketxeetan (Kutxabank, Laboral Kutxa, Sabadell): banka mugikorraren bidez, kutxazainetan edo bulegora bertaratuta (ordainagiria aurkeztu behar da).

Online, ondoko esteka honetan:

http://www.urolakosta.eus/eu/web/ingurumena-urolakosta/hondakinen-tasaren-ordainketa

Argibideak eta gorabeherak

Hondakinen tasaren kobrantzaren inguruan edozein galdera edo gorabehera baldin baduzu, jarri harremanetan gurekin:

Araubidea

Hiri hondakinak bildu eta tratatzeko zerbitzua emateko tasa arautzen duen ordenantza fiskala

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 2017-12-18, 239. zk.

Ikusi hemen.

Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten udalerrietan etxeko hondakinak bildu eta garraiatzeko zerbitzua arautzen duen ordenantza

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 2018-02-15, 33. zk.

Ikusi hemen.