Udalak eskatzen die inguruko bizilagunei pasaera libre uzteko toki horretan martxoaren 8tik 11ra.
Udalak publikatu duen oharrak honela dio:
Iberdrola hainbat lan egiten ari da, elektrizitate-hornidura hobetzeko eta, lan horiek direla-eta, zanga bat ireki behar du Iturbide 13 atariaren aurrean. Hori dela-eta, jakinarazten dizuegu etxe aurrea libre utzi behar dela martxoaren 8tik 11ra, lanak irauten duen bitartean.
Aldez aurretik barkamena eskatu nahi dizuegu bertako bizilagunei sor daitezkeen eragozpenengatik.