Igela eta Toka txapelketan izena emateko deialdia ireki da

San Pedro festetan Zaharren Babeslekuak Igela eta Toka txapelketa antolatu du. Ekainaren 29an eguerdiko12:00etan izango da Herriko plazan.

Txapelketa honetan edozeinek parte har dezake. Hiru kategoria ezberdin osatu dira proba bakoitzean: 12 urtetik beherakoak, helduak eta jubilatuak.

Izen emateko zerrendak Zaharren Babeslekuan, Kultur Etxean eta Karela kiroldegian ezarri dira. Beraz, parte hartu nahi duenak lehenbaitlehen bertan eman dezala izena.