Orioko Udalak ingurumenaren kalitatea kudeatzeko sistema bat jarri du abian Antillako hondartzan, honako araudien arabera: Ingurumenaren Kudeaketaren UNE-EN-ISO 14001:2004 araudia eta Kalitatearen Kudeaketaren UNE-EN-ISO 9001:2008 araudia
Udalak honako helburuak lortu nahi ditu kudeaketa sistema honen aplikazioarekin:
- Antillako hondartza inguruko ekosistema babestea
- Inguru horretan eragina izan ditzaketen faktoreei aurrea hartzea
- Hondartzaren garapen atxikigarria ziurtatzea
- Hondartzaren erabiltzaileen beharrak eta espektatibak asetzea
- Indarrean dauden lege eta araudiak betetzea
Orioko Udalak hondartzaren ingurua eta natur balioak babestu nahi ditu, ingurumenarekiko kalitatezko zerbitzu atxikigarria eskainiz. Horretarako, hainbat konpromiso hartu ditu eta, konpromiso horiek betetzeko, ingurumenaren kalitatea lortzera bideratutako programa bat definitu du, etengabeko hobekuntzaren bidean.
Programa horren baitan, aldian aldiko auditoriak egingo dira eta urtero emaitzak aztertuko dira.
Udaleko bulego teknikoa izango da programaren arduraduna.
Udalak sinatutako konpromiso-orria euskaraz (PDF)
Udalak sinatutako konpromiso-orria gaztelaniaz (PDF)