Jauko Barik rock taldearen kontzertua ostiralean K2 tabernan

Ostiral gauean, otsailak 28, Jauko Barik rock taldearen kontzertua izango da Orioko K2 tabernan, gaueko hamar eta erdietan hasita.

Jauko Barik taldea hiru neskak osatzen dute eta dagoeneko bi disko dituzte argitaratuta. Gipuzkoarrak dira, rock musika egiten dute, batzuetan punk ukituekin, eta asko zaintzen dituzte hitzak, hitz gogorrak.

Kontzertua Udaleko Euskara batzordeak bultzatutako ?Ostiralean Jai? programaren barruan antolatu da, eta sarrera doan izango da. Ostiraleko hau izango da programa honetako aurtengo bigarren kontzertua.

?Ostiralean Jai? programaren bitartez, musika antolatzen da ostiral gauetan, hilaren azken ostiralean, Orioko hainbat tabernatan. Helburua giro goxoa sortzea da herriko tabernetan, musikaren eta euskararen inguruan.

Lau taberna hauek parte hartzen dute aurtengo ?Ostiralean Jai? programan: K2, Koasta, Goizeko eta Salatxo.