Udako lanpostuetarako deialdia

Udalak hainbat pertsona hartuko ditu lanerako uda honetan, eta deialdia egin du lanpostu horiek betetzeko. Deialdian parte hartzeko oriotarra izan behar da, eta langabetua. Hartuko diren langileen kontratuak lan-zuzenbideko erregimenean egingo dira, denboraldi baterako.

LANPOSTUAK:

LANPOSTUAK:

  • Zaindaria kanpinerako (lanpostu bat)
  • Kabinen garbitzailea (hiru lanpostu)
  • Kanpineko komunen garbitzailea (lau lanpostu)
  • Udaltzain laguntzailea (hiru lanpostu)
  • Aparkalekuko zaindari-kobratzailea (hiru lanpostu)
  • Eginkizun askotarako peoia (bi lanpostu)

Kanpineko lanpostuak eta eginkizun askotarako peoi lanpostua izan ezik, beste guztien kontratuaren iraupena honako hau izango da: maiatzaren 26tik irailaren 14ra, biak barne.

Aldikako langile finkoek gaur egun betetzen duten lanpostuetakoren bat hutsik geratzen bada, langile horrek uko egiten diolako, lanpostu hori ere eskainitako beste lanpostu hauei gehituko zaie.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO TOKIA:

Eskabideak udal bulegoetan aurkeztu behar dira, bertan emango den instantzia betez. Bulego orduak: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:30etara.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA:

Otsailaren 17tik 28ra bitarte, biak barne.
Interesatuek udal bulegoetan eska ditzakete deialdiaren oinarriak.