Abenduaren 5ean aurkeztuko da liburua, arratsaldeko bostetan.
Liburua EGAN aldizkariko Mikel Atxagak eta Gillermo Etxeberriak idatzi dute eta, bertan, Jokin Arostegi apaiz oriotarraren ibilerak kontatzen dituzte: txikitako kontuak, gerra garaikoak, gerra ondoren luzea, Oriora itzuli zenekoa…
Liburuak 200 bat orrialde ditu eta 20 euroan jarriko da salgai.
Liburuaren aurkezpena jendaurrekoa da eta herritar guztiak daude gonbidatuta parte hartzera. Ekitaldia udaletxeko udalbatzarraren aretoan izango da.