Urtero bezala, Herrio natur taldeak jostailu erabiliak trukatzeko azoka antolatu du. Aurtengoa azokaren seigarren edizioa da.
JOSTAILUEN BILKETA
Azokarako jostailuak biltzeko, bi egun jarri ditu Herrio taldeak:
- Abenduaren 11n, ostiralarekin, Zaragueta eskolan izango dira, 16:00etatik 17:00etara; eta ikastolan, 16:30etik 17:30era.
- Abenduaren 18an, ostiralarekin, Herriko Plazan izango dira, 17:00etatik 19:00etara.
Trukatzeko jostailu erabiliak dauzkaten herritarrak, hortaz, hiru egun horietakoren batean joan daitezke, dagokion lekura, beren jostailuak uztera.
JOSTAILUAK TRUKATZEKO EGUNA
Behin jostailu erabiliak jasota, horiek trukatzeko, Herriok postu bat jarriko du Herriko Plazan edo pilotalekuan (eguraldiaren arabera), abenduaren 20an, igandearekin,10:30etik 15:00etara.
HELBURUAK ETA ARAUAK
Elkartrukea eta berrerabilpena sustatzea da azokaren helburua eta Gabonetako gehiegizko kontsumoaz ardura hartzea.
Bilketa egunetan etxetik ekarritako jostailuak sailkatu egingo ditu Herrio taldeak hiru koloretan: horia, urdina edo gorria. Nahi izanez gero, koloretako txartel bat jasoko dute herritarrek, azoka egunean kolore bereko txartela duen beste jostailuren batekin trukatzeko.
Mahaitan erakutsiko dira jostailuak eta norberak aukera izango du gustukoena aukeratzeko.
PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
Ekimen honetan parte hartu ahal izateko baldintza hauek bete beharko dira:
- Jostailuak osorik egon behar dute, egoera onean. Norberari hartzea gustatuko litzaiokeen moduan. Egoera txarrean dagoen jostailurik ez da jasoko.
- Azoka egunean jostailuak trukatzeko 8 urtetik beherakoek arduradun batekin parte hartu beharko dute.
- Behin azoka amaitutakoan inork eraman ez dituen jostailuak irabazi asmorik gabeko erakunde batera bideratuko dira.