Liburua jaso nahi duten herritarrek Kultur Etxean eskatu besterik ez dute, Ori-Zautz elkarteak doan banatuko du eta
Ori-Zautz Gobernuz Kanpoko Elkarteak Zarauzko Udalaren laguntzarekin argitaratu duen liburua urtarrilaren 14an aurkeztu zen Orioko Kultur Etxean.
Rikardo Uzkudunek idatzi du liburua, Juan Cruzen Ruandako esperientzia baliotsuaren testigantza jasotzeko. Liburuak “Juan Cruz Juaristi eta Ruanda. Gogoa Afrikaren bihotzean” du izenburua eta bi zati ditu: lehenengoan Juan Cruzek berak idatzitako Ruandaren historia jasotzen da eta bigarrenean Rikardok apaizari egindako elkarrizketa luze eta mamitsua dator. Liburuaren hitzaurrea Orion bizi den lazkaotar batek idatzi du: Demetrio Esnaolak. Formatu txikiko liburua da, 120 orrialdekoa, baina oso interesgarria Afrikaren bihotzeko herri txiki horren berri jakiteko. Liburuaren bi edizio egin dira: bat euskaraz, jatorrizkoa, eta bestea gaztelaniaz, Jose Luis Padronek itzulia.
Ori-Zautz elkarteko kide guztiek ale bana jasoko dute etxean; baina, kide izan gabe ere, liburua irakurri nahi dutenek Kultur Etxera jo besterik ez dute eta bertan eskatu.