Kultur etxe atzeko igogailua martxan da berriro

Uztailean erre zutenetik kultur etxearen atzeko igogailua itxita egon da. Ia bi hilabetez igogailurik gabe egon ondoren, gaur bertan amaitu dituzte konponketa-lanak eta martxan da dagoeneko.

Azkenean, lanak uste baino garestiago izan dira, kalteak hasieran uste izandakoa baino handiagoak izan direlako: kanpoko pieza batzuk erreta egoteaz gain, barruko programazio kontrolagailua ere kaltetuta zegoen. Horrek, konponketa lanak uste baino gehiago luzatzeaz gainera, garestitu egin du eta, azkenean 9.000?-ko gastua izan du konponketak