Urtero bezala, Udalak diru laguntzak emango dizkie kirol taldeei, bere jarduna finantzatzen laguntzeko. Aurten, berrikuntza gisa, norbanakoek ere izango dute diru laguntza jasotzeko aukera, beren kiroleko talderik ez badago herrian.
Diru laguntzak eskatzeko epea zabalik da dagoeneko eta 2009ko maiatzaren 28an bukatuko da.
Diru laguntzak emateko irizpideak zehazten dituzten arauak eta eskari-orriak kiroldegian eskura daitezke edo, bestela, hemendik deskargatu, PDF formatuan: