Kontzentrazioa izango da gaur plazan, Udalbiltzaren kontrako operazio poliziala salatzeko

Iluntzeko zortzietan hasiko da, eta 30 minutukoa izango da.

Orioko Udalak kontzentrazioa egiteko deialdia zabaldu du, ezker abertzalearen udal hautetsien batzordearen aurka 2003ko apirilaren 29an egindako operazio poliziala salatzeko.

Kontzentrazioa hogeita hamar minutukoa izango da eta ostegun honetan egingo da, maiatzak 8, iluntzeko zortzietan hasita. Herriko plazan izango da.

Udalak dei egiten dizue oriotar guztiei kontzentrazioan parte har dezazuen.