Igogailuak jartzeko diru laguntzak

Laguntzak eskatzeko epea uztailaren 7an bukatuko da.

Herritarrei jakinarazten zaie Udalak diru laguntza deialdia egin duela etxepean igogailua jarri nahi dutenentzat.

Nork eska dezake: gutxienez bi solairu dituzten eta, nagusiki, etxebizitzarako erabiltzen diren eraikinetako jabeek.

Baldintzak: Udal Ordenantzak zehazten dituenak eta Udal baimena izatea edo eskatuta izatea 2003ko uztailaren 31 baino lehenago.

Kopurua: Gehienez ere, 9.000 euro jasoko ditu eskari bakoitzak; nolanahi ere, Udalak 12.000 euro ditu, guztira, deialdi honetan gastatzeko.

Eskariak aurkezteko epea: 2003ko uztailaren 7qan bukatuko da (eskariarekin batera ordenantzak agintzen dituen agiri guztiak aurkeztu beharko dira).

Udalak hiru hilabeteko epean jakinaraziko du nori emango dizkion diru laguntzak eta kopuruak zenbatekoak diren.

Ordainketa behin igogailua jartzeko lanak bukatutakoan egingo du Udalak, bulego teknikoak dagozkion txostenak egin eta gero.