Otsailaren 18an, asteartearekin, Korrika batzordea osatzeko bilera izango da Orioko Kultur etxean, arratsaldeko zazpietan hasita.
Aurtengo Korrika apirilaren 6an pasako da Oriotik goizeko zortziak inguruan. Korrikaren inguruan antolatu ohi diren ekitaldiak erabaki eta martxan jartzeko, batzorde zabal bat osatuko da, eta asteartekoa izango da batzorde horren lehen bilera.
Bilera irekia da, eta parte hartzeko interesa duten guztiak ongi etorriak izango dira.