Martxoaren 22an, astelehenarekin, bilera izango da udaletxeko teilatu azpiko gelan, 19:00etan hasita, aurtengo kultur aniztasunaren jaia antolatzeko.
Astelehenekoa bigarren bilera izango da. Lehendabizikoa martxoaren 1ean egin zen eta bertan erabaki zen aurtengo jaia maiatzaren 29an izango dela. Jai egun horrez gain, aurreko aste osoan kultur ekitaldiak izango dira, herrian bizi diren etorkinen kulturak ezagutzera emateko.
Asteleheneko bilerarako, festaren eta kultur ekitaldien antolaketan parte hartzeko interesa dutenek beren proposamenak eraman behar dituzte.