Kultur aniztasunaren jaia antolatzeko bilera

Apirilaren 4an, astelehenarekin, bilera izango da udaletxeko teilatu azpiko gelan, 18:30ean hasita, aurtengo kultur aniztasunaren jaia antolatzeko.

Azken urteotan bezala Udaleko Euskara batzordeak asmoa dauka, aurten ere, Kultur Aniztasunaren Jaia antolatzeko.

Antolaketa lanetan lagundu nahi dutenentzako antolatu du Euskara batzordeak asteleheneko bilera. Interesa dutenek bertara azal daitezke, festarako dituzten proposamenak-eta azaltzera.

Bilera irekia da agertu nahi duten guztientzat.