Kultur, gazteri, ingurumen eta aisialdi jarduerei 2009 urteko dirulaguntzen %75a ordaindu zitzaien. Urtea amaitzen ari dela eta talde bakoitzari falta den %25 ordaindu ahal izateko beren memoriak jaso beharra ditu kultur sailak.Alegia, urtean zehar antolatu dituzten ekitaldien laburpena eta gastuen zirtagiriak.
Talde guztiek hilabeteko epea izango dute memoriak prestatu eta itzultzeko, abenduaren 14a astelehena izango da memoriak jasotzeko azken eguna. Memoriak, udaletxean edo kultur etxean itzuli daitezke.
Bide batez, taldeei memoriarekin batera 2010 urterako zein ekitaldi mota eta gastu aurreikusten dituzten zirriborrotxo bat prestatzea eskatzen zaie.