Ostiral gauean, abuztuak 1, Kupela taldearen kontzertua izango da Orioko Salatxo tabernan, gaueko hamaiketan hasita.
Kupela taldeak trikiti musika egiten du, alai eta arina, eta oso ezaguna da Orioko zaleentzat, behin baino gehiagotan jo izan du-eta herrian.
Kontzertua Udaleko Euskara batzordeak bultzatutako ?Ostiralean Jai? programaren barruan antolatu da, eta sarrera doan izango da. ‘Ostiralean Jai? programaren bitartez, musika antolatzen da ostiral gauetan, udako ostiraletan, Orioko hainbat tabernatan. Helburua giroa sortzea da herriko tabernetan, musikaren eta euskararen inguruan.
Lau taberna hauek parte hartzen ari dira aurtengo ?Ostiralean Jai? programan: Ardora, Salatxo, Txalupa eta Kalakari.