Larunbat honetan Orion Jai! festa ospatuko da

Larunbat honetan, abuztuak 30, “Orion Jai!” festa izango dugu.

“Orion Jai!” festaren barruan egun osoko egitaraua antolatu da: saiheski errea parrilan, Otxotearen kontzertua, estropadak, hegaluzea parrilan eta batukada taldea, besteak beste.

Gogoratu, bestalde, egun honetarako Udaltzaingotik aipatu dizkiguten trafiko aldaketak:

Ibai Ondo eta Kaia kaleak OINEZKO bihurtuko dira. Kale hauetan DEBEKATUA izango da aparkatzea.
Ibilgailuak Aritzaga Herriko Plazatik barrena sartuko dira herrira.
Herriko Plazan ezin izango da aparkatu.
Herritik ateratzeko, NAHITANAHIEZ, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da.
Herritarrei, kolaboratzea eta arau hauek betetzea eskatzen diegu.

Eskerrik asko aldez aurretik.