Literatur lehiaketako sarien banaketa astelehenean egingo da, ekainak 30

Eskolaumeen literatur lehiaketako sarien banaketa ekainaren 30ean egingo da, astelehenarekin. Sari banaketa ekitaldia kultur etxean egingo da, liburutegian, eguerdiko hamabietan hasita.

Saria jaso behar duten haurrak eta parte hartu nahi duten guraso eta lagunak gonbidatuta daude ekitaldira.

Lehiaketan saritutako lanak biltzen dituen liburua ere han banatuko zaie bertaratzen direnei. Liburua herriko buzoi guztietara banatuko da gero, ondoko egunetan.