San Pedro festatan aldatu egingo da ibilgailuen trafikoa, plaza oinezkoentzat uzteko

San Pedro festetan Herriko plaza itxi egingo da ibilgailuentzat, urtero bezala, ekainaren 27ko 17:00etatik aurrera, eta itxita izango da uztailaren 1eko 08:00ak arte.

Trafiko aldaketak hauek izango dira:

  • Kaian zirkulazioaren norabidea aldatu egingo dugu.
  • Ibilgailuak kaiatik barrena sartuko dira herrira eta DEBEKATUA izango dute bide hori erabiltzea herritik ateratzeko.
  • Herritik ateratzeko, NAHITANAHIEZ, Txanka-hondartzako bidea erabili beharko da.