Datorren asteartean, otsailak 21, hitzaldia izango da kultur etxean, Maria Maestra haurreskolako guraso elkarteak antolatuta. Hitzaldia 17:30ean hasiko da eta gaia hau izango da: Nola lagundu haurraren adimen emozionala.
Hizlaria Nerea Mendizabal izango da eta hitzaldia irekia da, bertara azaldu nahi duen edozeinentzat. Guraso guztientzat izan daiteke baliagarri eta ez du inporta haurra haurreskolan dabilen ala ez.
Bi orduko saioa izango da.