Martxan da URKOME Sarien 5. edizioa

URKOME Urola Kostako landa eremuen garapenaren alde lan egiten duen elkartea da. Irabazi asmorik gabeko erakundea da eta eskualdeko 11 udal eta eskualdeko nekazaritzako elkarteek osatzen dute.

Eskualdeko herri txiki eta landa auzoak suspertzera bideratutako ekintzak antolatzen ditu eta horietako bat dira URKOME SARIAK, aurten 5. ediziora iritsi direnak. URKOME SARIAK bi urtetik behin ematen dira.

Proposamenak aurkezteko epea urriaren 1etik 31ra bitartekoa da.

Sei sari, ekimen berritzaileak bultzatzeko

Sari hauen helburuak hauek dira:

  • Urola kostako landa eremuan egiten diren ekimen edo jarduera berritzaileak saritzea.
  • Landa eremuan egun dauden enpresen motibazioa areagotzea innobazioa edo berrikuntzetara.
  • Landa eremuan dauden enpresekiko Sentsibilizazioa areagotzea.
  • Landa  eremuak  gizarte  osoarengan  eragiten  duenez  honekiko  eta  bertako biztanlegoarekiko jarrera edo sentsibilizazioa areagotzen lortzea.
  • Enpresa izaera txertatzea landa eremuan dauden ekimen edo jarduerei.
  • Landa eremuko jarduera eta ekimenak beste zonaldeetakoek adina posibilitate izan dezaten lortzea.
  • Innobazio  edo  berrikuntza  alor  guztietan  eta  baita  lehen  sektorean  eman daitekeela gizarteratzea.

Sariak sei atal hauetan emango dira:

  • Nekazaritza jardueraren sustapena.
  • Landa eremuko jarduera ekonomikoaren sustapena.
  • Landa eremuetako azpiegitura eta zerbitzuak bermatzea.
  • Landa eremuko balioaniztasuna agerian jartzea.
  • Iraurgi Berritzenek eta Urola Kostako Udal Elkarteak elkarrekin emango dutena.
  • Sari irekia, BOZKA bidez egingo dena.

Informazio gehiago URKOME SARIEN 5. EDIZIOAren PDF honetan.