Festa batzordeko buru Lourdes Salsamendik honako ohar hau argitaratu du, San Nikolas jaietan parte hartu dutenei eskerrak emateko:
“Alde batetik, eskerrak eman nahi dizkiet, orokorrean, oriotar guztiei eta guregana kanpotik etorritakoei, festak giro onean joan direlako.
- Easo abesbatzari, kontzertu zoragarria eman zigutelako. Mila esker, baita ere, kontzertua Oriora ekartzea posible egin duten pertsona guztiei.
- Herri bazkaria antolatzen parte hartu zuten talde guztiei eta baita bazkaltzera etorri ziren guztiei ere, beren laguntzari esker askoz errazago izan zelako dena jasotzea.
- Festa hasierako ekitaldian parte hartu zuten talde guztiei: Musika Eskola, Harribil, Salatxo, deiadarrakoei eta Etxeberria anaiei.
- Bertso saioaren antolatzaileei.
- Orioko pilota eskolari, Harri eskolari, saskibaloi taldeari, Orioko Herri Ikastolari eta dardo txapelketaren antolatzaileei, kirol zaleentzako aukera handia prestatu dutelako.
- Herriko Otxotea abesbatzari eskertza herriko kaleak alaitzeagatik.
- Eskerrak, baita ere, herriko guraso eta hainbat pertsonari, Pello eta Nikolasa eta buruhandien kalejira ez zelako posible izango beren laguntzarik gabe.
- Bereziki eskertu nahi diot Iker Gurrutxagari berak emandako musika saioa.
- Aipamena egin nahi diet, baita ere, Atsolorraren ekitaldian parte hartu zuten alkate txiki eta zinegotziei. Kontuan hartuko ditugu, hurrengo urtean, bertan egin zizkiguten proposamenak.
- Eta, azkenik, eskerrak udaleko langilei: kultura teknikariari, Imanol Urkizuri, brigadakoei, udaltzainei… Beren laguntzarik gabe oso zailla izango zen dena atera den bezala ateratzea.
Mila esker guztioi. Denon laguntzarekin jarraituko dugu hobetu beharrekoak hobetzen.”