Munduko sukaldaritza ezagutzeko ikastaroa

Kultur aniztasunaren festaren barruan, Orioko Udalak MUNDUKO SUKALDARITZA izeneko ikastaroa antolatu du. Lau saio izango dira eta, saio bakoitzean, munduko herrialde bateko jatordu bat prestatzen erakutsiko du Orion bizi den
herrialde horretako lagun batek.

NOIZ

NOIZ

Maiatzeko lau ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara:

Maiatzaren 6an: Mexikoko sukaldaritza

Maiatzaren 13an: Nikaraguako sukaldaritza

Maiatzaren 20an: Portugalgo sukaldaritza

Maiatzaren 27an: Brasilgo sukaldaritza

NON

Toki Alai elkartean

PREZIOA

Hamar euro, lau saioak

IZENA EMATEKO

Udaleko Euskara Zerbitzuan, maiatzaren 3a baino lehen.