Musika Eskolan izena emateko epea ekainaren 25ean hasiko da

 

Danbolin Musika Eskolan, 2018-19 ikasturtean matrikulatzeko, ondorengo aukerak izango dira:

 

1. MAILA (4, 5, eta 6 urtekoak)

– TAILERRA: 1., 2. eta 3. kurtsoak.

 

2. MAILA (7 urtetik, 11 urtera bitartean)

– MUSIKA MINTZAIRA: Prestakuntza, 1., 2., 3. eta 4. kurtsoak.

– INSTRUMENTUAK: Txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, biolontxeloa, gitarra klasikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa eta panderoa. Instrumentuko plazak mugatuta daude.

– EUSKAL DANTZA.

 

3. MAILA (12 urtetik aurrera)

– IKASKETA OSAGARRIAK: Musika espezializatua.

– INSTRUMENTUAK: Txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, esku-soinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

– EUSKAL DANTZA.

 

MATRIKULATZEKO EPEAK

– Ekainaren 25etik, uztairalen 4ra bitartean izango da. Berriz ere, irailaren 3tik 7ra bitartean izena eman daiteke.

 

INFORMAZIO GEHIAGO

– Musika eskolara deitu 943 833 727 telefonora.