Santa Zezilia eguna dela eta, Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak MUSIKALEAN izeneko ekitaldia jarriko du martxan lehenengo aldiz. Bertan elkarteko 34 Musika Eskolek hartuko dute parte.
Ekitaldi horren barruan, datorren azaroaren 20an, ostegunarekin, 18:00etatik 20:00etara, eskola horietako 1.700 ikasle eta irakaslek musika kaleetara aterako dute.
Orion ere bai
Orioko Danbolin Musika Eskolak ere parte hartuko du ekimen horretan.
Danbolin Musika Eskolak egun horretan (azaroak 20) kalejira bat egingo du 17:30ean, herriko kaleetan barrena. Ondoren 20:00etan kontzertu bat emango du Orioko elizan eta bertan aurreko ikasturtean maila gainditu zutenek hartuko dute parte. Kontzertuaren bukaeran ikasle horiek diploma bana jasoko dute.