‘Euskaraz bizi-bizi’ jardunaldiaren barruan mahai-ingurua izango da azaroaren 12an, asteazkenarekin, Salatxo aretoan, 19:00etan hasita.
Euskal hiztunak aktibatzeko bideak
Aztertuko den gaia honako hau izango da: ‘Nola aktibatu hiztunak?’. Kontu jakina da hizkuntza-politikaren azken urteotako lehentasuna, bai herrietan eta bai goragoko administrazioetan, euskararen erabilera indartzea dela. Euskal hiztunak aktibatzeko ahalegin horretan hainbat programa eta kanpaina bideratu dituzte erakundeek: Poziktibity kanpaina ari da, adibidez, bultzatzen Eusko Jaurlaritzako HPS iaztik; Gipuzkoako Foru Aldundiak, bestalde, hainbat ekimen ditu abian gazteen arteko erabileran eragiteko: Ika Mizka, esaterako; eta, azkenik, han eta hemen, herrietan ekimen interesgarri batzuk daude martxan: Gabiriako ‘Aita, ama… kontu bat dut zuei esateko’ kanpaina da horietako bat, adibidez.
Ekimen horien berri zabaltzea da mahai-inguruaren helburua, batetik; eta, bestetik, gogoeta egitea instituzioetatik euskal hiztunak aktibatzeko egin litekeen lanaz.
Parte-hartzaileak
Erakundeetako ordezkariak dira mahai-inguruan parte hartuko dutenak:
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailetik Ana Esther Furundarena aholkularia.
Gipuzkoako Foru Aldundiko euskara zuzendari Zigor Etxeburua.
Gabiriako Udaleko zinegotzi Jokin MuruaMahai-ingurua aurkeztu eta bideratzen Orioko Udaleko euskara teknikari Jabier Zabaleta arituko da.