O B B KIROLGI SOFBOLEKO LIGA NAZIONALA JOKOAN

O.B.B. Orioko Bate Bizkorrak Sofbol taldeak Madrilgo Rivas 2M12 taldearen aurka bigarrengo postua aseguratzea eta Liga dugu jokoan, beraz gonbidatuta zaudete partidua ikusi eta Orioko taldea animatzera.

Datorren igandean, maiatzak 18, O.B.B., Orioko Bate Bizkorrak Sofbol taldeak orain arte izan duenetako partidu garrantzitsuenetako bat jokatuko du. Oraintxe bertan Ligako lehen postuan gaude Viladecans taldearekin batera eta Rivas 2M12 hirugarren tokian.

Bi partidu jokatuko dituzte eta O.B.B.ek biak irabazi ezkero bigarrengo postua aseguratu eta LIGA NAZIONALA irabazteko aukera handia izango genuke.

Animo!!!! Eta zatoz Orioko O.B.B. taldea animatzera, beharrezkoa izango dugu eta.

Animatu eta azaldu nahi izan ezkero:

  • Sofbol zelaia Zaragueta Ikastetxe inguruan dago.
  • Lehen partidua goizeko 11:00etan izango da.
  • Bigarrengo partidua eguerdiko 13:00ean.